Gasteizko jaietan izandako eraso matxistak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute

Erredakzioa 2016ko abu. 8a, 11:53
Mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea izan zen ekainean. / Alea

Sexu eraso baten saiakera, emakumeei hitzezko erasoak eta jazarpenak eta bikotekideari egindako eraso fisikoa salatu ditu mugimendu feministak. 20:30ean izango da elkarretatzea, gaur.

Azken egunetan Gasteizen izan diren eraso matxistak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du mugimendu feministak gaurko. 20:30ean izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.

Mugimendu feministak jakinarazi duenez, sexu eraso baten saiakera unibertsitateetako zonaldean, emakumeei hitzezko erasoak eta jazarpenak egin dizkiete, gauez, etxerako bidean eta gizon batek bere ustezko bikotekideari egindako eraso fisikoa izan da Probintzia plaza inguruan. Halaber, Poliziak salatu duenez, sexu langile baten aurkako erasoa izan da bezero baten aldetik eta bi gizonek beren bikotekideei eraso diete.

"Gaur arte, horiek izan dira ezagutu ditugun erasoak; hala ere, horrek ez du esan nahi gehiago egon ez direnik", adierazi dute mugimendu feministako kideek. "Jarritako telefonoak jasotako deiak eta txosna gunean kokatutako jaimara egindako bisitak, herritarren inplikazioa baieztatzen du, eta hori, mugimendu feministatik oso positiboki balorazten dugu".

Beste alde batetik, jaietan eraso matxistei aurre egiteko ardura duten udal zerbitzuen "koordinazio gabezia" salatu dute mugimenduko feministako kideek: "Eraso matxisten inguruko informazioa emateko udalak egokitutako estandak daukan ordutegia oso mugatua da. Ezagutu ditugun eraso gehienak gauez eman dira eta stand hori goizez eta arratsaldez bakarrik dago zabalik".  

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide