Zeledon eta Neska Txikik, Galtzagorriko Xabi Santamaria eta Martinikos kuadrillako Aitana Nanclaresek, ongi-etorria eman diete jaiei Plaza Berrian. Eurekin batera, erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsak girotu dituzte festaren lehendabiziko orduak. Aurretik, baina, festa luzea dute: abentura gunea, zezenetara joan-etorria, Pon ta Pa pailazoak...