Antzerki batengatik espetxeratutako titiriteroak Gasteizen dira gaur eta bihar

Erredakzioa 2016ko abu. 6a, 18:20

Gaur helduentzako antzerkia eskainiko dute eta bihar haurrentzako, gaztetxean.

Madrilgo inauterietan egindako antzerki batean ETA eta Al Kaeda goratzea leporatuta espetxeratu zituzten titiriteroen konpainia, "Titeres desde abajo", Gasteizen izango da larunbatean eta igandean; helegitea aurkeztu zioten espetxeratzeari, eta aske uzteko eskatu "inauterietako umore satira bat" zelakoan. Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak karguekin libre utzi zituen.

Cristobitas lana eskainiko dute larunbatean, 21:00etan, gaztetxean, eta Lo que más duele en el mundo haurrentzako lana eskainiko dute igandean, 19:00etan. Hurrengo egunetan Irun eta Donostian ere izango dituzte emanaldiak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide