Duela 29 urte jaietan izandako atentatu batean hildakoak gogoratu dituzte

Erredakzioa 2016ko abu. 6a, 12:02
Loro sorta jarri dute biktimen oroigarrian, Armentian. /Udala

Gasteizko Udalbaltzak omenaldia egin die gaur Antonio Ligero eta Rafael Mucientes poliziei, 1987an abuztuaren 6an, Andre Maria Zuriaren jaietan, ETAk egindako atentatu baten biktimei. “Gasteiz zuekin dago, baita biktima guztiekin ere. Momentua iritsi da min guzti hori aitortu eta baita dignitatea berreskuratzeko ere", adierazi die familiei Gorka Urtaran alkateak.

Talde politiko guztien ordezkariak izan dira udaletxean egindako harreran, biktimen senideekin batera, Logroño eta Conil de la Fronteratik (Cadiz) etorriak. Francisca Bonillo, Antonio Ligeroren alargunak, bizitako “izua, mina eta etsipena” gogoratu ditu, baina bere barnean gorrotorik ez dela geratzen azaldu du. Gorrotorik gabeko gizartearen alde apostua egin du, “ulerkorra den eta librea den” gizartearen alde.

Ondoren, Udalbaltzako ordezkariak Armentiara joan dira, bertan gertatu baitzen auto-bonbarekin egindako atentatua. Gertaera oroitzen duen plakaren ondoan, alkateak eta familiak lore sorta bana ipini eta minutu bateko isilunea egin dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide