Langile bat zendu da Michelin enpresan

Estitxu Ugarte 2016ko abuztuaren 1a

Michelin Gasteiz

57 urteko langile bat zendu da Gasteizko Michelin enpresan lan istripuan. Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da.

Orain arte zabaldutako informazioen arabera, Michelinek azpikontratatutako enpresa batean lan egiten zuen hildako langileak; igeltserotza lanak egiten ari zen enpresaren inguruetan, eta metalezko egitura bat gainean erori zaio. Istripuaren ondorioz, hil egin da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago