'Gasteiz Kantuan' jarriko dute gaur gauean

Erredakzioa 2016ko uztailaren 29a

Gorka Knorr. / Euskal Kultur Erakundea

Mikel Urdangarin, Gorka Knorr, Algara dantza taldea eta beste hainbat lagunek eskainiko dute ikuskizuna. 

Hainbat musikari eta artistaren laguntzarekin, "Gasteiz Kantuan" jarriko dute gaur, 22:00etatik aurrera, Plaza Berrian. Mikel Urdangarin, Gorka eta Natxo Knorr, Xabier Euskitze, Maria Amolategi, Jaione Olazabal, Laura Latienda, Bankako Menditarrak Iparraldeko abesbatza eta Gasteizko Algara dantza taldea izango dira, besteak beste, emanaldi berezian.

Klasikoen kantutegi zabala eskainiko dute. Ez dira faltako ikusleek ezagun dituzten Txoria txori, Erribera, Lau teilatu, Xalbadorren heriotzean edota Araba kantak, beste hainbaten artean, eurekin batera kantatzeko. Euskal Telebistak grabatu egingo du ikuskizuna.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago