Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu du euskalgintzak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 30a, 14:07

Jaietan eta urte osoan zehar euskaraz bizitzeko nahia adierazi dute euskalgintzako kideek eta horretarako 10 puntuz osatutako dekalogoa aurkeztu dute.

Gasteizko jaien atarian, Gasteizko euskalgintzako gizarte erakundeen ekimenez, eta beste hainbat eragile eta erakunderen babesarekin, Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu dute gaur goizean Aihotz plazan. Gasteizko jaietan eta urte osoan zehar euskaraz bizitzeko nahia adierazi nahi dute, "elkarrekin hizkuntza partekatuz, gozatuz eta erabiliz".

 Bertan euskalgintza, erakunde eta elkarte zein entitate ezberdinetako ordezkariak izango dira. Sinatzaileen artean, Bertsozale elkartea, GEU elkartea, Lazarraga Kultur elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, IKA, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Neska eta Blusen Batzordea eta kuadrilla guztiak, Txosnen Batzordea, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta talde politiko ezberdinak aurkitzen dira.

"Gero eta gehiago gara Gasteizen euskaraz bizi nahi dugunok; espazio guztietan euskaraz aritu: familian, seme-alabekin, lagunartean, lanean, sare sozialetan... Azken batean, elkarrekin hizkuntza partekatu, gozatu eta erabili. Era berean, euskaraz eredu izan behar dugu; jendaurreko agerpen publikoetan euskarari lehentasuna emanez, hizkuntza paisaian euskarari dagokion lekua eskainiz, baita etorri berriei zein ikasten ari direnei euskaraz egiteko aukera erraztuz ere. Euskaraz guneak eta uneak sortu eta partekatu nahi ditugu; elkarrekin euskaraz bizi, horixe da gure nahia", azaldu du Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen arduradunak.

 Hori dela eta, Gasteizko jaietan hasita, eta urte osora begira, praktikan jarri nahi duten 10 puntuz osatutako dekalogoa aurkeztu dute.

 

Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago