Igandera bitartean, gai giroa nagusi izango da hiriko auzo gazteenetakoan. "Auzotik auzoarentzat" egindako jaiak ditugu, antolatzaileen esanetan. Ospakizuna ostegunean hasi ziren udako loreak izeneko umeentzako tailerrarekin. Batukada, pintxo potea eta zumba tailerra ere izango dira jaien lehenengo jardunaldian. Ostiralean, musika izango da nagusi, besteak beste, Sukar taldeari esker. Larunbata jaietako egun nagusia izango da. Def Con Dos talde ospetsuak kontzertua eskainiko du 22:30etik aurrera, jai gunean. Delitos Menores eta Las Tea party DJak egongo dira ondoren.
Igandean, dantzarientzako vermouth swinga egongo da eta haurrentzat Irrien Lagunen ikuskizuna.