Udalak Alde Zaharreko zaborra biltzeko sistema aldatu du. Hemendik aurrera, ontziak, papera eta kartoia biltzeko orain dauden aho guztiak gainontzeko zaborra biltzeko erabiliko dira. Beraz, aurrerantzean aho hauek gris bilakatuko dira.
Era berean, auzoan 12 edukiontzi urdin (papera eta kartoia) eta 12 edukiontzi hori (ontziak) jarriko dira. Jarri eta kentzeko edukiontziak izango dira, eta 14.00etatik goizeko 03.00etara arte egongo dira jarrita. Orain bakarrik edukiontzi urdina dagoen lekuetan horia ere jarriko da. Leku finko horiek egun osoan erabili ahalko dira, orain arte bezala.
Edukiontzi urdin eta hori berriak honako kaleetan jarriko dira: Diputazio kalea 12, Eskola kalea (ur biltegia), Hedegile kalea (Ahate Iturria), Jesusen Zerbitzarien kalea (Alamedako Markesa), Frai Zacarias Martinez kalea (Montehermoso), Hedegile kalea (Apaizgaitegiko kantoia), Pedro Egaña kalea (San Pedro eliza), Antepara kalea ( Santa Maria kantoiaren ondoan), Gasteiz kalea, Santa Ana Kantoia, San Prudentzio Ikastetxeko kalea eta Bueno Monreal kalea 7.
Horrez gain, Alde Zaharreko zenbait puntutan “ogi-ontziaren antzeko ahoa” duten edukiontziak jarri dira, aho hauek orain arte egon direnak baina handiagoak dira, beraz, errazagoa izango da zaborra botatzea. Zehazki, Andre Maria Zuriaren plazaren eta Mateo Moraza kalearen artean, San Frantzisko kalearen eta Aiztogile kalearen artean eta Bakardade kantoiaren eta Hedegile kalearen artean.
Milioi bat euro zaborra jasotzeko
Bestetik, bilketa pneumatikoko eta edukiontzien bidezko ohiko bilketako 40 lekutan, puntu beltzetan alegia, herritarren jokabide okerrak murrizteko ahalegina egingo da, Ibaiondon, Salburuan, Zabalganan eta Alde Zaharrean. Helburua da eukiontzietatik kanpo geratzen den zaborra jasotzeko urtean Udalak gastatzen behar duen dirua aurreztea da, milioi bat euro, hain zuzen ere.