Liburu fantastikoak ikusgai izango dira hiriko 25 erakusleihotan

Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 12:47

Erakusketa honen bitartez, ikusleak liburuen inguruan abenturak asmatzera animatu nahi dituzte. Uztailaren 30era arte egongo da.

Bihartik aurrera, Gasteizko 25 dendak Liburu fantastikoen liburutegia erakusketa jarriko dute ikusgai; Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatzen duen Txotxongilo Txoroak programaren barruko jarduera da, eta Cachirulo antzerki taldearen eskutik dator.

Uztailaren 7tik 30era arte, denda bakoitzaren erakusleihoan liburu fantastiko bat jarriko da ikusgai; lanketa plastikoaren laguntzaz, lanek istorioak iradokiko dituzte.

Erakusketak fantasia baliatzen du osatzen duten piezak sortzeko. Sustatzaileek diotenez, “ate bat ireki nahi diote irudimenaren lurralde emankorrari. Ikusleak liburuen inguruan abenturak asmatzera animatu nahi ditugu, beren liburutegiko apaletako liburuen azalaren atzean zer egon daitekeen gordeta irudikatzera. Liburutegi horretako liburutegiak zoratu balira bezala da. Denei gertatzen zaizkie gauza arraro eta misteriotsuak. Bakoitzak istoria bat du kontatzeko, munduko liburu guztiek bezala, baina liburu hauek modu ezberdinean transmititzea erabaki zuten”.

 

Informazio gehiago: ERAKUSKETAKO ERAKUSLEIHOAK: 25 LEKU LIBURU FANTASTIKOENTZAT

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide