Kaleratze bat gelditu dute Abetxukun

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko uzt. 5a, 09:40

Salaketa anonimoetan oinarritutako kaleratzea geldirik gelditu da beste behin eta oraindik ez dago gauzatzeko datarik.

Atzo goizean dozenaka lagun elkartu ziren Abetxukuko Arriagana kalean Maria Angelesen kaleratzearen aurkako protesta egiteko. Kaleratzeak Stop Arabak antolatutako elkarretaratzea zen, izan ere, atzo 12:00etan egitekoa zen desjabetzea baina azken momentua behin behineko geldirik gelditu dela esan zioten Maria Angelesi. Honakoa izan da etxetik kaleratzeko egin duten bigarren saiakera.

Kaleratzearen arrazoiak

Plataformak azaldu duenez, Maria Angeles Gil Abetxukuko etxebizitzetan bizi izan da azken 9 urteetan. 2014ko martxoan Alokabidek kontratua berrituko ez ziola jakinarazi zion, esanez, kontraktuaren arauak etengabe eta modu errepikakorrean apurtzen zituela. Arau-hauste horien artean ez da aurkitzen alokairua ordaindu ez izana. Are gehiago, Maria Angeles bizilagunen 300 sinadura eta 50 gutun inguru jaso ditu eta horrez gain, atzoko elkarretaratzean zenbait auzokidek elkartasuna adierazi zioten. Baina epaileak etxea utzi behar duela zehaztu zuen, data zehatzik gabe, eta salaketa anonimoetan oinarrituz. Txostenak dio Maria Angelesen "jarrera gizalegeraren kontrakoak eta gatazkatsuak" izan direla eta inguruko bizilagunen deiak eta kexak sarritan jaso dituztela.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago