Aranbizkarra eta Txukun-Lakua auzoetako jaiak, asteburuan

Erredakzioa 2016ko uztailaren 1a

Alde Zaharrean ere jarraituko dute auzoko jaiak ospatzen.

Arriagako eta Judimendiko jaien ostean, Aranbizkarra, Txukun-Lakua eta Alde Zaharra auzokoen txanda da. Alde Zaharreko Zaharraz Harro festa aurreko asteartean hasi zen eta igandera bitartean, hiriko muinoko txoko anitzetan egingo diren dozenaka jarduera eskainiko ditu. Larunbatean, esaterako, herri bazkarri egingo dute.

Aranbizkarran ere hasi dira baina astebururako utzi dituzte kontzertu berezienak. Potato eta Priscilla Band izango dira larunbat gauean.

Azkenik, gaur hasiko dira Txukun-Lakua auzoko jaiak, igandera bitartean.

Egitaraua: Txukun-Lakuako jaiak 2016

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago