Gasteizko Gizarte Kontseilua eratu da

Erredakzioa 2016ko eka. 29a, 11:36

Elkargune eta auzoguneetako ordezkariek osatu zuten astelehenean herritarren, haien arazoen eta udal administrazioaren arteko zuzeneko komunikaziorako organoa.

Aurreko astelehenean Gasteizko Gizarte Kontseilua eratu zen. Gizarte Kontseiluak udalerriko partaidetza-organo guztiak ordezkatzen ditu, garrantzia handiko gaiak nahiz izaera estrategikoa duten edo gizarte garapenean eragina duten proiektuak eztabaidatu, proposamenak egin eta informazioa emateko. Herritarren, haien arazoen eta administrazioaren arteko komunikazio zuzenerako zubia izateko xedea du.

Kontseilua 19 ordezkarik osatzen dute: Elkarguneko 6 ordezkari, auzoguneetako 11, nekazaritza-eremuko ordezkari bat eta udal eskola kontseiluko beste bat. Asteleheneko bileran alkate Gorka Urtaran eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinez ere izan ziren. Oraindik ez dute Kontseiluaren presidentea aukeratu, baina zenbait erabaki hartu ziren. Besteak beste, erabaki zen Angel Lamelas (FAVA) eta Ioseba Martinez de Gereñu (Salburua Burdinbide) Gasteiz Hobetuz programan parte hartuko duten ordezkariak izango direla eta modu honetan, erabakiko dute herritarrek egindako zein proposamen sartuko den hurrengo aurrekontuan. Horrez gain, honako hauek osatuko dute Gizarte Kontseilua:  Mikel Vivas Gazteriaren ordezkaria, Mohamed Akbache Elkarbizitzakoa, Maria Asun Heras (ATEA) Animalien Kontseiluko ordezkaria, Pilar Redondo (Secot) Adinduen Kontseilukoa,  Aurora Hermosilla (Euskadiko GBEen koordinkundea) Lankidetzeko ordezkaria eta Belen Martinez Osasunekoa. Arantza Alonsok, Julio Baceiredok eta Alberto Ruiz de Olanok osatzen dute zerrenda, Gasteizko Kontsejuen presidente Miren Fernandez de Landarekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide