12 kaleko ikuskizun eskainiko ditu Dibertikale zikloak

Erredakzioa 2016ko uztailaren 4a

Malas Compañias konpainiak uztailaren 18an egingo du kaleko antzerkia.

Uztailaren 19ra bitartean antzerkia, zirkua, pailazoak eta kalejirak izango dira.

Badator Dibertikaleren XV. edizioa. Dibertikale animazioko ikuskizunen zikloa da, eta gizarte etxeetatik hurbil dauden plaza, kale eta parkeetan egiten da uztailaren lehen hamabostaldiko arratsaldeetan. Haurrei eta oro har familiei zuzendutako 12 ikuskizun eskainiko ditu, horien artean, antzerkia, zirkua, pailazoak eta kalejirak. Sei euskaraz izango dira, lau hitzik gabeak eta bi gaztelaniaz. Talde guztiak Euskal Herrikoak dira, eta horietako lau (Panta Rhei, Ortiz Acosta, Mago Sun eta Circotito) Gasteizkoak. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira. Iaz 3.500 pertsonak gozatu zuten Dibertikalez.

Egitarau osoa: Dibertikale 2016

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago