Ibaiondon, Salburuan eta Zabalganan egingo dute Gasteizko jolasen jaialdia

Erredakzioa 2016ko eka. 27a, 17:35
Aurreko urteetan Andre Maria Zuriaren plazan ospatu da Jolasen jaialdia. Irudia: Prisma.

Hiru jolasguneak lotuko dituen trena jarriko dute asteburuan ospatuko den jaialdian.

Datorren asteburuan udalak urtero antolatu ohi duen Jolasen Jaialdia ospatuko da, Jolas egunak kalean deituta. Hiriko auzo gazteenetan egingo dira, zehazki,  Ibaiondon (Landaberde, 31), Salburuan (Bratislava, 2) eta Zabalganan (Bastida, 13), ekainaren 30ean arratsaldez; uztailaren 1ean, goiz eta arratsaldez, eta uztailaren 2an (larunbata), goizez, honako ordutegian: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.

Guztira, 30 jolasgune eskainiko ditu jaialdiak, umeei, gazteei eta familiei zuzendutako jarduerekin. Besteak beste,  puzgarri tematikoak, lantegiak, ludoteka, mahai jokoak, tamaina handiko jolasak, kirol eremua, aurpegiak margotzeko tailerrak eta musika izango dira.

Aurtengo berrikuntza hiru jolasguneak lotuko dituen trena izango da, nahi duena batetik bestera joan dadin.  40 minutuko maiztasuna izango du, eta hiru geltoki:  Bucarest kalean, Landaberde kalean eta Zuhatzuko atean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide