Segundoen igarotzea baino gehiago, musika eta literatura uztartu eta nortasuna nagusi den soinua eraiki du Tenpora taldeak 2013. urtean ibilbideari ekin zionetik. Musikaren emaria literaturak osatzen du, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak bidelagun. Bost musikariak hainbat hilabetez entsegu lokalean bildu, eta hainbat emanaldi eskaini ondoren Tenporak bere lehen proposamen musikala kaleratu zuen 2015ean: Mundu berria. Euskal Herriko antzoki eta kultur ekintza anitzetan aurkeztu du bere lehen diskoa, eta egun sorkuntza lana, entseguak eta zuzenekoak uztartzen ari da. Dagoeneko zenbait kantu berri konposatu ditu taldeak eta ‘Mundu berria’ aurkeztearekin batera, bigarren laneko zertzeladak nabari daitezke agertokian.
Musikariak
Hasier Oleaga - bateria
Itsaso Etxebeste - baxua
Juantxo Zeberio Etxetxipia - teklatuak
Beñat Barandiaran - gitarra
Elene Arandia - ahotsa
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.