2016/07/01 13:00

LEHIAKETA

Gazte sortzaileak beka

Gazte sortzaileak beka
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, bakarrizketan aritu nahi duzu. Ideiari forma ematen eta taularatzen lagunduko dizugu beka honen bidez.

Zertan da beka?

  • Ahozko ekitaldi kultural bat sortzeko eta burutzeko
  • Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera
  • Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera

Nolako ekitaldia?

  • Antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa...
  • Bakarkakoa edo taldekoa
  • Ahozkotasunarekin estu-estu lotua
  • Euskaraz

Nola?

  • Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan
  • Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan
  • Bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke
  • Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz
  • Formatu txikikoak hobetsiko dira

Nork eska dezake?

  • 16 eta 35 urte bitartekoek (bi kategoria: 16-24 urte eta 25-35 urte)

Noiz aurkeztu?

2016ko uztailaren 1era arte

 

Informazio gehiago: Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago