Biolentzia matxistaren aurkako aldarriak Gasteizko kaleetan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 22a, 20:34

Ehunka lagun abiatu dira manifestazioan, azken hilketa sexista salatzeko.

Atzo eta gaur eguerdian elkarretaratzeak egin ostean, gaur arratsaldean azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioekin jarraitu dute Gasteizen eta mugimendu feministak deituta, manifestazioan abiatu dira Andre Maria Zuriaren plazatik.

Ehunka lagun elkartu dira, asteartean Poliziak ezagutzera eman zuen Gasteizko 60 urteko emakumearen hilketa sexista salatzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide