Bihar hasiko da Antzinako Liburuen Azoka

Erredakzioa 2016ko ekainaren 22a

10 liburu-denda izango dira edizio honetan, Urrezko Zeledonen plazan.

Antzinako Liburuen azokaren XXII. edizioa bihar hasi eta  uztailaren 10era bitartean egingo dute, Urrezko Zeledonen plazan. Bertan antzinako argitalpenen edo liburu deskatalogatuen bildumatzaileak, zaleak eta jakin-mina duten pertsonak bilduko dira.

Azokaren aurkezpenean, Kultura Zerbitzuak antzinako liburuak sustatzeko ekimen honi ematen dion laguntza nabarmendu du Kultura Zinegotzi Estibaliz Cantok, eta adierazi duenez, “irakurketa  handitzen ari den ondarea da Gasteizen. Izan ere, iaz % 4,25 handitu zen Udalaren Liburutegi Sareko bazkide kopurua (3.644 pertsona), eta % 5,48 igo zen mailegu kopurua (281.170 mailegu).

Azoka ekainaren 23tik uztailaren 10era bitartean egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago