Gasteiztarrek azken hilketa sexista salatu dute Andre Mari Zuriaren plazan

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko ekainaren 21a

Gaur, 20:00etan manifestazioa abiatuko da Andre Maria Zuriaren plazatik, mugimendu feministak deituta.

Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak Gasteizen gertatu den emakumearen hilketa gaitzetsi du. Gasteizko Udalak, emakume gasteiztar honen sendia momentu zail honetan laguntzeko prest dagoela eta ahal duen laguntza guztia eskaintzeko Udal honek dituen baliabide guztiak jarriko dituela adierazi du.

"Emakumeon aurkako bortizkeria gizarte osoaren lehen mailako arazoa dugu. Berdintasun ezak eta bizitzako eremu ezberdinetan emakumeok pairatzen dugun  menpekotasunak, indarrean dagoen gizarte sistema patriarkalean du jatorria. Gaur egungo gizarte honek kulturalki eraiki berdintasun eza. Urtean hainbeste bizitza kentzen dizkigun bortizkeria hau arazo politiko eta publiko larria dugu", dio erakunde adierazpenak.

Elkarretaratzeak

Gasteiztarrek azken hilketa sexista salatu dute gaur Gasteizko mugimendu feministak deitutako elkarretaratzean. Bihar, manifestazioan abiatuko dira, 20:00etan Andre Maria Zuriaren plazatik.

Gasteizko Udaletxean ere protesta egin dute gaur eta eguerdiko 12:00etan Plaza Berrian  bost minutuko isilunea egingo dute.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago