30.300 pertsona baino gehiago izan dira Azkena Rocken

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 20a, 11:48
Irudia: Musicsnapper

Datorren urteko edizioa ekainaren 23an eta 24an izango da. Bonua salgai jarri dute.

30.306 lagun izan dira asteburuan ospatu den Azkena Rock jaialdian. Ostiralean, 12.242; larunbatean, berriz, 18.064 rockzale hurbildu ziren Mendizabalara. Azken hiru urteetan baino 5.000 ikusle gehiago izan ditu. Izan ere, bigarren jardunaldi honetan jaialdiaren talde protagonistak jo zuen, The Who talde britaniarrak. 90 minututan 50 urteko ibilbide oparoari errepasoa egin zion taldeak. Zaleak pozik geratu ziren kontzertuarekin.

Orokorrean, arazorik gabe garatu da aurtengo edizioa, ostiralean euriak eragindako gorabeherak kenduta. Bertaratu zirenen kexak eta ezinegona sortu zuen jaialdian aterkiak sartzeko debekuak. Antolakuntzak segurtasun arazoengatik dela adierazi zuen, legeak horrela esaten baitu. Horrez gain, ostiralean bertan euritik babesteko bost karpa handi jarri zituzten.

ARF 2017, ekainaren 23 eta 24an

Azkena Rock jaialdiaren hurrengo edizioak badu data eta 2017ko ekainaren 23 eta 24an ospatuko da. Jaialdiak iraun duen bi egunetan bonua prezio berezian erosteko aukera egon da, 69 euroan. Gaurtik aurrera, 75 euro (gehi banaketa gastuak) balio du.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide