Langile falta salatu dute Postan

Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 10:16

LAB sindikatuaren arabera, bulego askotan bost aldiz handitu dira eskariak, hauteskundeak direla eta.

Arabako Postako LAB-eko atal sindikalak egunero langileek jasan behar duten pertsonal falta eta gehiegizko lan-kargak salatu ditu. Egoera hau kontratazio faltaren eta etengabe laneko kargak handitzearen ondorioa dela azaldu du sindikatuak.

 "Hauteskunde Orokorrak direla eta posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitzeko egun bat falta dela, ekainaren 16an, bulego askotan bost aldiz handitu dira eskariak. Jende ilarak egon dira bulego askotan arratsaldeko txandan eskariak erregistratzeko. Itzelezko lan-karga bulego guztietan eta jende asko zain espero dira datozen egunotan botoak jasotzeko", argitu dute. Horrez gain, datozen egunetan, posta bidezko botoen kopuru itzela dela eta, herritarrei kalte handiak sor diezazkieke ohartarazi du LABek, beharrezko neurriak hartzen ez badira.

Arabako Postako LABen Atal Sindikaletik bilera eskatu diete dagozkien zuzendaritzei eta Zuzendaritza Zentroko Jarraipen batzordeari egoera aztertu eta aurretik konponbidea jartzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide