Carlos Capillas gasteiztarra, unibertsitate talentu lehiaketa batean saritutako euskaldun bakarra

Erredakzioa 2016ko ekainaren 17a

Atzo Gorka Urtaran alkateak harrera egin zion udaletxean.

21 urteko Carlos Capillas Beired gasteiztarra Jumping Talent 2016 delako lehiaketan saritutako euskaldun bakarra izan da. Hori dela eta, atzo Gasteizko alkate Gorka Urtaranek harrera egin zion udaletxean.

Lehiaketa honetan Estatuko 5.500 pertsonak eman zuten izena. Lehiaketa hau, Banco Santanderren Fundacion Universiak antolatua, hamabi enpresen bermea dauka. Izan ere, irabazleek enpresa hauetako bat aukeratu dezakete beraien lan-ibilaldia hasteko. Carlos Capillas Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu berri da eta KPMG auditoria hartu du, eskaini zaizkion aukeren artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago