Zarama

Erabiltzailearen aurpegia Gasteiz Zero Zabor 2016ko eka. 17a, 09:49

Zarama gure garaiko ikurra da, sistemaren eraginkortasunean hutsune bat da; desagerrarazi behar den zerbait. Erakutsi sortzen duzun zarama, eta esango dizut nor zaren.

Udalaren datuen arabera, Gasteizen %23 baino ez dugu birziklatzen gaur egun. Azken 6 urteotan aldatu ez den ehunekoa. Zer gertatzen da gainontzeko %77arekin? Bota egiten da. Non? Gardelegiko zabortegian.

Zero Zabor filosofia eta estrategia bat da aldi berean. Helmuga eta mezu bat. Zerbait ezin bada berrerabili, konpondu, birziklatu edo konpostatu, ez da ekoiztu behar, are gutxiago kontsumitu.
Hondakin onena da sortzen ez dena. Eskolan heziketa, baratzea eta konpostajea komunitario eta indibiduala sustatu behar da, baita batze-sistemak errebisatu. Kontsumitu tokian tokikoa, ekologikoa, bilgarririk gabe. Sortu dezagun enplegu berdea eta tokikoa, ekonomia zirkularren garapenaren bidez.
Zero Zabor Gasteizek konpromiso irmoa eskatzen dio alkate berriari guk azaldutako bidea har dezan. Hainbat aukera daude, sistema asko, ezarri dezagun helburu bat guztion artean Gasteiz hirirako, demagun %60ko birziklatzea 2020rako?
Zero zabor ez bada, zenbat zabor sortu nahi duzu zuk?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago