Ekainaren 28an Gasteizko Alde Zaharreko Jazzaldiaren XI. edizioa ospatuko da. Hamaika egunez luzatuko den musika jaialdiak Alde Zaharreko eta inguruko zenbait taberna hartuko ditu 15 kontzertu baino gehiago eskaintzeko. Uztailaren 5ean, esaterako, Fermin Muguruzak zuzendutako Nola? dokumentala ikusteko aukera egongo da.
