Koroatzeko espazio publikoa berritzeko lehen bilera, datorren asteartean

Erredakzioa 2016ko eka. 16a, 13:04

SmartEnCity proiektuarekin lotutako partaidetza-prozesuaren lehen saioa Aldabe gizarte etxean, egingo da, auzoan 2017tik aurrera espazio publikoan egitekoak diren esku-hartzeak zehazteko.

Datorren ekainaren 21ean, 19.00etan, SmartEnCity proiektuarekin lotutako partaidetza-prozesuaren lehen saioa egingo da, Aldabe gizarte etxean, auzoan 2017tik aurrera espazio publikoan egitekoak diren esku-hartzeak zehazteko. SmartEnCity proiektuak Koroatzearen auzoa eraldatzeko asmoa du, bertako auzokoen bizi-kalitatea hobetzeko xedez, energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra eta informazioaren teknologien (IKT) erabilera hobetzeko ekintzen bidez.

Ekainaren 21ean Aldabeko gizarte etxeko antzokian egitekoa den bileran, Gasteizko Udaleko eta Visesako ordezkariak udaleko teknikariek gune interesgarritzat jo dituzten auzoko kaleak eta plazak eraberritzeko proposamena aurkeztuko diete auzokoei. Irailean lantegiak egingo dira auzoan, eta erakusketa bat Aldabeko gizarte etxean auzokoek proiektuak ezagutu, iradokizunak egin eta beharren priorizazio bat egiteko.

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago