2016/06/19 19:00

ANTZERKIA

'Aitaren larrua' Tripak

'Aitaren larrua' Tripak
BARATZA ARETOA, Gasteiz

"Aitaren Larrua",  Tripak 

SINOPSIA

Lurretik askatutako larru batek denboraz, hegan egiten ikasi zuen. Egun batean, hegan zela, txokatu zen zerbaiten kontra. Estatua baten kontra itsatsita geratu zen. Harrizko estatua zuria. Larruaren eta harriaren arteko kolpeak zerbait berezia izan zuen zerbait sexuala. Lurrazalaren barruan igurtzi eta igurtzi materialak leundu arte. Harri bitxia zen, gizon formakoa.

Kolpe horretatik bi ume atera ziren animalia bezalakoak. Estatua gogor azaltzera behartzen zen, bere indar primarioa zelako, baina larruarekin indar berezia lortzen zuen bere seme-alabak ehizatu eta hezteko.

Aitak disdira nahi du. Islapenek gorputza zeharkatu beharrean bere imagina eta ondokoena erakusten dute. Gogortasun argiaz umeek zuzentasuna galduko diote, esnatu baino lehenagoko bihozkadan bezala. 

Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren barruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago