"Bihotz Salataria" ATX Teatroa
SINOPSIA
Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena....babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu.
Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako.
Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.
Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtuarte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.
Egilea: Edgar Alan Poe
Itzulpena eta aktorea: Iñaki Ziarrusta
Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren barruan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.