"Mr Señora", Metrokoadroka Kolektiboa
SINOPSIA
Mr. Señora antzoki bateko oholtzara igo eta publikoarekin hitz egiten hasi da: begiratuak sentitzen diren gorputzei buruzko gogoeta egin du batetik, bizitzaren edozein arlotan inoiz armairutik ateratzeko pausua eman dutenei maitasun deklarazio bat eskaini die bestetik. Umorez, aldarriz, arima probokatzailez.
Idazlea: Oier Guillan
Oholtza gainean: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan, Oier Guillan.
Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren barruan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.