Primeran?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2016ko eka. 9a, 10:26

Alaveseko jokalariei Andre Mari Zurian egindako ongietorria

"Primerakoak gara, gora anaikidetasuna eta egin dezagun iraultza!"

 

Pasa den astean Iñaki Larrañaga lagun futbol-eroak Alavesen balentriak direla eta, zutabea idatzi zuen espazio honetan.Futbol-eroa diñot, efektu hori lortzen baitu futbolak jendearengan, eta kasu honetan Iñakirengan, errealitatea desfiguratzea, ez diren gauzak ikustea: "Futbolak baditu milaka aurpegi eta Alavesarena horietako bat. Lurralde bat sentimendu baten bueltan…". 

Zertan da ezberdin Alavesarena? Mailaz igotzen diren talde guztiek berdin ospatzen dute, eta balore berdinak aldarrikatzen. Primerakoak gara eta primeran gaude. Akabo krisiak, kaleratzeak, langabezia, etxe hustuketak, eraso matxistak eta eskandalu politikoak. Primerakoak gara, gora anaikidetasuna eta egin dezagun iraultza, gorria izan beharrean "albiazul" bada ere! 

Kontua da futbolak oro berdintzen duela, hala Bilbon nola Madrilen, eta harrokeria puntua nagusitzen dela garaipenekin: "azkenean justizia egin da", "merezi genuen" etab...

Azken astean arabar ugari puztu-puztuta joango zen lanera, bejondeiela poz hori beste hainbeste kezka eta ardurekin batera badaramate. Baina futbola bada bere preokupazio bakarra, nire doluminik sentituenak. Bizitza askoz gehiago da, eta ardura hiritarrak askoz zabalagoak izan beharko lirateke. 

Saramago handiak esan bezala: "Dugun memoria eta gure gain hartzen dugun erantzunkizuna gara. Memoriarik gabe ez gara, eta ardurarik hartu gabe, agian, ez gara izan behar".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago