Gune kultural independiente berria jaio da Gasteizen

Erredakzioa 2016ko eka. 9a, 09:47

Zas espazioa Hedegile kalean kokatzen da eta topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia izango da.

 Alde Zaharreko Hedegile kalean kulturarako gune independiente berria jaio da, Zas kultur espazioa, hain zuzen ere. Erakusmeta Kultur Elkarteak martxan jarritako proiektu hau topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia izango da. Finean, Alde Zaharreko bizitzan, Gasteizko arte-eremuan, Arabako politikan kulturalean eta Euskal Herriko kultur-testuinguruan eragin nahi du gune berri honek. Horretarako, ZAS ekimen berriak sortzaileen, kultur-eragileen eta herritarren arteko konektorea izan nahi du. "Inguru hurbilenaren dinamizazioan arreta jarriko du eta kultur-bultzada eman nahi dio gure hiriari", azaldu dute sustatzaileek. Gasteizko esparru ezberdinetako artistak aurkitzen dira gune berri honen bultzatzaileen artean, tartean, Nerea Lekuona eta Iñaki Larrinbe.

 Gaur arratsaldean jaia antolatu dute herritarrei kulturarako gune berri hau aurkezteko. 18:30ean hasita, Inmersiones 2015 kalagoaren aurkezpena egingo dute. Ondoren, ekimenaren sustatzaileek ZAS Espazioa aukeztuko dute eta gero, bertan egingo duten lehen ekimen kulturala inauguratuko dute,  Gabinete ZAS 01 erakusketa kolektiboa, hain zuzen ere. Bertan, 80 artista baino gehiagok parte hartu dute. Azkenik, 20:00etan Videojaurtigaiak izango dira ISDEOren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago