LH3. mailako azterketari planto egin dio Zabalgana eskolak

Erredakzioa 2016ko eka. 7a, 16:23

3. mailako familiek, Amezti Txiki gurasoen elkarteak eta Eskola Kontseiluak "LOMCEak inposatzen duen proba" ez egitea erabaki dute.

Zabalgana ikastetxeko Amezti-Txiki gurasoen elkartearen LOMCE-Heziberriren kontrako taldeak eskolako eragile guztiak "LH3. mailako azterketaren kontra" dagoela adierazi du ohar baten bidez.

 Izan ere, 3. mailako familiek, gurasoen elkarteak eta Eskola Kontseiluak LOMCEak inposatzen duen proba honen aurrean planto egitea erabaki dute. "Ez dugu onartzen Hezkuntza Sailak inposatutako estrategia, nahasmenarekin jolastuz, Madrilgo araudia ontzat hartzen, eta aldi berean, EAEn kontrol-akademikoaren aurrean malgutasuna daukagula sinistaraziz", azaldu dute eragileek.

"Hauteskundeak laster ospatu behar direnez, Eusko Jaurlaritzak egoera isildu nahi izan du eskola-komunitateari protesta publikoa egiteko eskubidea ukatuz". Hori dela, proba honi planto egitea erabaki dutela iragarri dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide