Ezagutu aurtengo Gasteizko txosnetako kontzertuak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 13a, 12:48

Willis Drummond eta Dj Loro & Selektah Stepi izan dira gaur iragarri dituzten kontzertuak.

Aurtengo Andre Mari Zuriaren jaietan Gasteizko Txosnetan izango diren kontzertuak iragartzen hasi dira, baina denak batera aurkeztu beharrean, txosnen egitaraua pixkanaka iragartzen joango dira. Horrela, egunero hiru talderen berri emango dute.

Gaur, izen berriak ezagutzera eman dituzte sare sozialen bitartez; Willis Drummond eta Dj Loro & Selektah Stepi.

Hauei beste hauek gaineratu behar zaizkie: Green Valley, En Tol Sarmiento, La Pegatina, Eskean Kristo, Capsula, Montauk,  Las Tea Party Dj's The Capaces, Elepunto DJ, Itaca Band, Akerbeltz, Zoo, Tajon Prieto y los Kuajalotes, Chica Coyote y niño tornado eta Lagrimas de Sangre taldeak, hain zuzen ere.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide