Txakurrak aske eramateko guneen proposamen berria egingo dute

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko eka. 1a, 11:19

Udal Gobernuak aurreko astean aurkeztu zuen zirriborroa mantenduko du, baina aldaketak egiteko prest dago. Elkaguneak egingo du proposamen berriak.

Animalien aldeko elkarteek, oposizioko Irabazi, Podemos, EH Bildu eta PP taldeekin batera, txakurrak aske eramateko guneen proposamen berri bat landuko dutela iragarri dute. Proposamen berri honek aurreko astean Udal Gobernuak aurkeztutakoarekin zerikusirik ez duela gaineratu dute. “Zerotik hasiko gara”, adierazi dute Animalien Bizikidetza, Defentsa eta Babeserako Elkargunea osatzen duten taldeek.

Araudia egiteko proposamane egiteko, lehenik eta behin, txakurren inguruan erregistratu diren salaketen datuak jaso nahi dituzte. Dagoeneko datuak eskatu dizkiote Udalari eta datuek horiekin uztailera arte izango dute denbora proposamena aurkezteko.

Udal Gobernuak aurreko astean aurkeztu zuen zirriborroa mantenduko duela adierazi du, baita aldaketak egiteko prest dagoela ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago