2016ko Andre Mari Zuriaren jaiek badute kartela. Izan ere, Blanca Quintana Alonsoren Bulle la fiesta kartelak irabazi du aurtengo Gasteizko Jaietarako kartel lehiaketa.
Lan honek emandako botoen % 41 lortu du, eta beraz, 1.500 euroko saria. Blanca Quintana egileak 30 urte ditu; diseinu industrialeko ingeniaria da eta Gasteizen bizi da.
Guztira lau kartel izan ziren finalistak eta hauek bozkatzerakoan, botoak honela banatu dira:
LA BLANCA 2016; egilea: Alexander Fernandez; botoen % 26,5
GASTEIZ ERA UNA FIESTA; egilea: Mikel Escalera; botoen % 9,5
CELEDÓN TE ESPERA; egilea: Mikel Escalera; botoen % 23
BULLE LA FIESTA; egilea: Blanca Quintana; botoen % 41
Aurtengo lehiaketan 46 egilek hartu dute parte, eta 47 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 72 arabarrak ziren eta % 28, beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 40 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 60, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, lanen % 28ren egileak 30 urtetik beherakoak izan dira.
Herritarren bozketan parte hartu dutenentzat zozketatu den 60 euroko kultura bonoa Oscar Gonzalez Mezquitari egokitu zaio. Kartelen erakusketa egingo da Lakua, Iparralde eta Judimendiko gizarte etxeetan, uztailaren 11tik 29ra arte.