"Sortuko erreferente nagusiek bidea eman behar diete berriei"

Anakoz Amenabar 2016ko mai. 26a, 09:00

Uztailean alderdi abertzalea "birsortzeko" egingo duten batzar nazionalean bere burua aurkeztuko ez duen arren, jardun politikoarekin jarraituko duela azaldu du Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusiak.

 

Joan den astean utzi zion EH Bilduko legebiltzarkide izateari Hasier Arraizek (Gasteiz, 1973), EAEko Auzitegi Nagusiak ezarritako inhabilitazioaren ostean. Bide "gazi-gozoa" izan dela esan du, "itxaropentsu" hasi arren, alderdien arteko elkarrizketa posible izan ez delako. Aurrera begira, "sinergiak" eta "elkarlana" posible izango direla uste du.

Zer sentsaziorekin amaitu zenuen joan den asteko Legebiltzarreko azkeneko hitzaldia? 

Sentsazio kontrajarriekin. Batetik, joan ez naizelako, bidali nautelako. Baina, beste alde batetik, sentsazio onarekin ere joan naiz, pozik egindako lanagatik eta irteteko modugatik ere. Tokietara iristen jakin behar da, baina bertatik alde egiten ere bai, eta pozik joan naiz, EH Bildukoen babesarekin, gainontzeko taldeetako ordezkarien aitortza eta errespetuarekin, eta PPkoen gaitzezpenarekin. Zer gehiago eskatu daiteke?

Ia lau urte Legebiltzarrean. Nolakoa izan da ibilbidea? 

Sentsazioa izan zen sartu ginenean ilegalizazioa atzean geratzen zela, indarkeria nagusi izan zen zikloa atzean geratzen zela eta pozik hasi ginen, espektatiba berriak sortzen zirelako. Ia lau urte pasa dira eta, benetan, zer zaila izan den alde desberdinen arteko elkarrizketa politikoa! Ez da posible izan. Guztia motelegi joan denaren sentsazioarekin ere banoa; elkarrizketa politikoa non eta hitza nagusi izan behar den instituzio batean, hitzaren etxea esaten zaion parlamentuan, askotan zaila baino ezinezkoa izan dela.

 

Irakurri elkarrizketa osoa ALEA aldizkariaren 62. zenbakian. Etxean jasotzeko, harpidetu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide