5.971 familia artatu zituen Caritasek iaz

Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 14:52

Familia askoren prekarietatea “kroniko” bilakatu dela ohartarazi du GKEk.

Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek 5.971 familia artatu zituen 2015ean, guztira, 17.913 pertsona. GKEk ohartarazi duenez, pobreziak batez ere emakumeak (%62,2) eta familia erantzukizunak dituzten langabetuak (%58,6) kaltetzen ditu.

Caritasek ohar baten bidez nabarmendu du familia askoren prekarietatea “kroniko” bilakatu dela. Gainera, laguntza sareek kalteberatasun egoerei aurre egiteko duten gaitasuna murriztu dela ohartarazi du Caritasek.

“Pobreziak, langabeziak eta prekarietateak batez ere familiak kaltetzen ditu”, azaldu du GKEk.  Caritasen laguntza jaso duten 1.791 familia estatu espainolekoak ziren, gainontzekoak 77 nazionalitate ezberdinekoak.

Guztira, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek 517.355,66 euro gastatu zituen, 877 pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko eta 639 pertsona bere enplegu programetan sartzeko. Caritaseko bulegoan artatu zituzten eskaera gehienak enpleguari lotuta zeuden.

  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago