Gasteizko Egibide ikastetxeko 15 ikasle, 12 batxilergokoak eta bat erdi mailako ziklokoa Jesus Obreron, eta bi Arriagako erdi mailako ziklokoak, bi irakasleren laguntzarekin, Shanghai hiriko Pinghe Bilingual School-en egon dira kultura elkartruke batetan apirilaren 18tik maiatzaren 1eraino.
Egonaldian Shanghaiko euskal etxea bisitatu dute. Bere aldetik, Txinako ikastetxe honetako ikasleak, pasa den ikasturteko otsailean eta uztailean egon ziren bi txanda ezberdinetan, eta orain egonaldia itzuli zaie Txinara txanda bakar batetan. Irakasleak eta ikasleak, Txinako eguneroko bizimodua bizi izateko, bakoitza familia baten egon da bizi izaten.
Elkartruke honetan, Txinako kultura, sukaldaritza, kaligrafia, hizkuntza, artea ezagutu eta bizi izan dituzte. Era berean Sanda University bisitatu dute bertako Filologia Espainiarreko ikasleekin mintza laguntzaile praktikak eginez. Baita ere Shanghaiko Euskal Etxea bisitatzeko parada aproposa izan zuten Lehendakaritzaren eskutik, eta honela euskal enpresa eta euskaldunen egoerari buruz informazioa jaso zuten.