Gaztedi errugbi taldearen ekimenari esker, Gasteiz 2017ko abuztuan ospatuko den Munduko Errugbi Inklusiboko txapelketaren egoitza izango da. Londres eta Cork hiri irlandarrarekin lehiatu da hiria, mundu mailako txapelketa hau hartzeko eta azkenik, garaile atera da.
Guztira, errubgi inklusikoaren hitzordu honek 15 talde ezberdineko 600 lagun inguru elkartzea aurreikusten du.
Aurreko udan, Gaztedi Errugbi taldea txapeldun izan zen Bradforden ospatu zen Munduko Errugbi Inklusiboko Lehen Txapelketan. Gaztedi taldeko 25 jokalarietatik, bost ziren Down sindromea zuten kideak.