2016/05/18 20:00

HITZALDIA

Andaluzia - Zelanda Berria, poliki-poliki bizikletan

Andaluzia - Zelanda Berria, poliki-poliki bizikletan
Aldabeko ekitaldi aretoa, Gasteiz

Hizlariak: Maria Caro eta Zigor Lasagabaster

Sarrera librea, tokiak bete arte

Ikus: XV. Bizikletaren Astea

Bueltatzeko data gabe, 2012ko irailean, Cadizeko probintziako San Roqueko etxeko giltzak bueltatu eta bidaiari ekin genion, bizikletaren gainean, nomadak izateko behar genuena bakarrik aldean.

Norantz? Ekialderantz. Nondik? Bideak erakutsiko zigun nondik. Helburua? Momentuarekin bat egin eta zoriontsuak izatea. Nola? Bizikletaz poliki-poliki aurrera eginez. Ze polita gure ametsa betetzeko zorian zegoela sentitzea!

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago