Adin guztietarako 40 kirol jarduera inguru, Gasteizko udako eskaintzan

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 17a

Igeriketa, hondartza boleibola, padela, tenisa, tai jia edo yoga eskainiko ditu Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuak hiriko kirol instalazioetan.

Aurtengo udan adin orotarako igeriketa, hondartza boleibola, padela, tenisa, tai-jia edo yoga eskainiko ditu Udalaren Kirol Zerbitzuak hiriko kirol instalazioetan.

Guztira, 40 kirol jardueratatik gora eskainiko dira uztail, abuztu eta irailean. Izena emateko epea ekainaren 15ena hasiko da, gizarte etxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010ean eta udalaren web-orrian.

Udal instalazioetako abonatuek % 40ko deskontua izango dute jarduera guztietan, kultur ikastaroetan, jarduera artistikorako hastapen ikastaroetan, elikadura eta osasun ikastaroetan nahiz gizarte sustapenekoetan, bai eta gizarte-etxeetako ludoteka eta ludoklubetan ere.

 

Egitaraua: Kirol Jarduerak-Uda 2016

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago