Tokiko Gobernu Batzarrak Salburua gizarte etxea eraikitzeko obren amaierako ziurtagiria onetsi du gaur goizean, eta eraikuntza enpresaren kontra bi txosten zigortzaile (186.000 euro) abiarazi ditu, kontratua ez betetzeagatik. Lehenengoa, gauzatzeko epea 66 egun luzatzeagatik; horrek 97.124,42 euroko isuna ekar lezake. Bigarrena, kontratuaren baldintza-agiria ez betetzeagatik; 89.030,72 euro litzateke. Izan ere, esleipendunak hitz eman zuen ekitaldi-aretoan pertsonentzako igogailu bat instalatutako zuela, baina azkenean ez zuen azpiegitura hori jarri.