Gora Gasteiz, Hala Bedi, Txosnak, Araski eta Gaztedi, txupinero izateko hautagaiak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 19a, 09:35

Aurten EH Bildu Gasteiz udal taldeak aukeratu behar zuen txupineroa eta erabakia gasteiztarren esku utzi du. Gaur zabalduko dute bozkatzeko epea.

Aurten, EH Bildu koalizioari egokitu zaio txupineroa aukeratzea eta erabakia gasteiztarren esku uztea erabaki du. Horrela, udal taldearen webgunearen bitartez, 187 proposamen jaso ostean, bost dira txupineroa izateko hautagaiak: Gora Gasteiz, Hala Bedi irratia, Gasteizko Txosnak, Gaztedi errugbi taldea eta Araski saskibaloi taldea.

Bost hautagai hauen artean botoa emateko epea gaur zabalduko da, 12:00etan eta ostegunera arte egongo da zabalik (23:59ak arte), EH Bildu Gasteiz udal taldearen webgunean.

Aukeratzeko irizpideak

Jasotako proposamen guztien artean aukeraketa egiteko honako irizpideak kontuan hartu ditu EH Bilduk; zenbat aldiz proposatu duten, azken urtean nabarmendu izana, irabazi asmorik ez izatea eta kultura, genero berdintasuna, aniztasuna, euskara, gizarteratzea bezalako baloreak sustatu izana.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago