Gaur goizean, aurreko maiatzaren 3an tranbiarekin istripua izan ondoren larri zauritu zen 35 urteko gaztea hil egin da, geroztik Santiagon ospitaleratuta egon ostean.
Ezbeharra arratsaldeko 19:30ean gertatu zen Gasteiz hiribideko 54. zenbakiaren parean, txirrindulariak Ibaiondora bidean zihoan tranbiarekin talka egin zuenean.
Momentu honetan, Udaltzaingoak istripua argitzeko ikerketarekin jarraitzen du