Ikasleak eskolara bizikletan joatea sustatuko du Zabalganak

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mai. 9a, 12:20

Eskolara bizikletan joateko bost ibilbide proposatu ditu Zabalgana eskolako gurasoen elkarteak. Horrez gain, bizikletak uzteko 23 aparkaleku eta ikasleentzako 250 txaleko islatzaile erosiko ditu.

 Zabalgana eskolako Amezti Txiki gurasoen elkarteak ikasleak ikastetxera bizikletan joateko ohitura suspertu nahi du eta horretarako, ‘Mugikortasun osasungarria’ proiektua jarri du abian. Guztira, 5.000 euro inguru inbertituko ditu, besteak beste, bizikletak uzteko 23 aparkaleku eta ikasleentzako 250 txaleko islatzaile erosteko. Horrez gain, bizikletaren erabilerari buruzko formazioa eskainiko zaie ikasleei eta familien artean, eskuorriak banatuko dituzte, eskolara joateko ibilbide seguruak zehazten dituztenak.

Eskolara, bizikletan

Amezti Txiki guraso elkartearen arabera, ikasleen % 90 badu bizikleta edo patinetea, baina soilik % 3ak erabiltzen du eskolara joateko.

 Proiektu hau Ingurugiroa gaietako ikastegia, Gasteizko Bizikleteroak elkartea, Osakidetza eta Zabalgana Batuz auzo elkartearen laguntzarekin egin dute. Guztira, 5.000 euro inbertitu dira; gurasoen elkarteak 2.800 euro jarri ditu, eskolak 300 eta Eusko Jaurlaritzak 2.200 euro bideratu ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago