Garapen-hezkuntzako proiektuak garatzeko 600.000 euro bideratu ditu Gasteizek

Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 09:00

Hiriko kultur ekimenei laguntzeko 20.000 euro bideratuko ditu Udalak; beste 75.000 euro, zenbait gizarte ekintza-laguntzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak datozen hiru urteetan garapen-hezkuntzako proiektuak garatzeko 600.000 euro inbertituko dituela onesti du. Zehazki, 200.000 euro emango ditu urte bakoitzeko; 2016, 2017 eta 2018an. Helburua da hiru ikasturtetan jarraian, Gasteizko ikastetxe, elkarte eta taldeei prestakuntza eta sentsibilizazioa eskaintzea.  

20.000 euro, hiriko kultur ekimeni

Horrekin batera, hiriko hiru kultur ekimeni 20.000 euroko laguntza ematea erabaki du udalak. Batetik, Gasteiz Big Band kultur eta musika elkarteari, Big Band Festivalaren XIII. ediziorako, 8.000 euroko diru-laguntza emango dio. Bestetik, Euskadiko Liburu Zaharren Elkarteak zein Arabako Liburu Saltzaileen Elkarteak, bakoitzak 6.000 euro jasoko du.

75.000 eurotik gora, zenbait gizarte-ekintza laguntzeko

Azkenik, Gasteizko Udalak iragarri du 75.000 eurotik gora bideratuko dituela zenbait gizarte-ekintza laguntzeko. Besteak beste, honako elkarteek jasoko dute diru-laguntza: Eginaren Eginez elkartea, San Mateo adinekoentzako elkarte soziokulturala, Santa Maria de los Angeles parrokiako adinekoen kluba, adinekoak zaintzen dituzten familien Ascudean elkartea, Afa Araba-Alzheimer eta bestelako buruko gaitzak dituztenen senitartekoen eta lagunen elkartea eta hirugarren adinekoak hartzeko Zaramagako emakume boluntarioen elkartea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago