Etxebizitzen zerga aldatzea proposatu du EH Bilduk

Erredakzioa 2016ko mai. 5a, 12:58

Gaur arratsaldean Zerga arloari buruzko batzordea egingo dute udaletxean.

EH Bilduk 2017ra begira OHZ (Ondasun higiezinen zerga) proposamena mahai gaineratu du gaur goizean eta gaur arratsaldeko 16.00etan udaletxean ospatuko den Zerga arloari buruzko batzordean aurkeztuko du.

 EH Bildu udal taldearen esanetan,  "2016an, era ezkutuan, Babes Ofizialeko Etxebizitzei OHZ zerga igo zaie. Zentzu honetan, gaur arratsaldeko ponentzian gaia aztertutako da, EH Bilduk hala eskatuta, eta bertan egoera konpontzea espero da". Horrez gain, EH Bilduk eztabaida orokorra eskatu du, zergen planteamendu osoa eta justua egin ahal izateko. Zentzu honetan, Miren Larrionek gobernuak mahai gainean jarritako egutegiaren aurreko zalantzak agertu ditu, bertan ekainerako behin behineko onespena aurreikusten da. “Eztabaida zatitzea eta azkar batean erabakiak hartzea hiritarren aurka doa, eztabaida osoa planteatzen dugu”.

Iritzi berekoa da Irabazi udal taldeak. Ohar baten bidez adierazi du ez duela zergen gaineko arauen aldaketak zergaz zerga egitea eta fiskalitatea bere osotasunean aztertzea eskatu du.

 EH Bilduren proposamenak

2017ko OHZren inguruan, EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamenak diru bilketa mantentzea lortzen du, "eta modu honetan kalitatezko zerbitzu publikoa bermatu, zerga progresibo eta justuago baten bidez." Horretarako, Gobernuak duen marrazkiaren gainean aldaketa sakonak proposatu ditu. EH Bilduk bi tipo mota egotea berreskuratu nahi du. Alde betetik, etxebizitzena eta bestetik etxebizitzak ez direnak eta  gehien balio duten % 10etarako. Pertsonentzat, EH Bilduk 0,32 %a planteatzen du, modu orokorrean aurtengoaren berdintsua edo pixkat gutxiago izango zena; eta bestetik enpresa eta bankuentzat % 0,41a. “Enpresa eta bankuei egindako presio handiago honek familia eta pertsonen zerga lasaitzea ahalbidetzen du”, azaldu du Antxon Belakortuk.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide