Gaurko Europa jauregiko inaugurazio ekitaldia salatu du PPk

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 4a

Hauteskunde garaian mota honetako ekintzak egitea debekatuta dagoela dio PPk. Gasteizko Udalak gogorarazi du martxoaren 18tik zehaztuta zegoela ekitaldia egiteko data.

PPk gaur Europa biltzar-jauregia inauguratzeko egingo den ekitaldia salatu du, bere esanetan, debekatuta baitago hauteskunde garaian mota honetako ekintzak egitea. Hori dela eta, Hauteskunde Batzordean salaketa jarri du eta inaugurazio ekitaldia “debekatzeko” eskatu dio. “Gaur hasi da hauteskunde garaia eta hortaz, ezin da arratsaldeko ekitaldia egin”, azaldu dute PPtik. Salaketa bideratzeko denborarik ez badago, txosten zigortzailea zabaltzeko eskatu du PPk, batetik,  ospakizunaren antolatzailea den Gorka Urtaran alkateari eta bestetik, bertan parte hartuko duen Iñigo Urkullu lehendakariari, Hauteskunde Legea urratzen duen ekitaldi batean parte hartzeagatik. PP udal taldearen zinegotziak ez dira ekitaldira joango.

 Gasteizko Udalak gogorarazi du martxoaren 18tik zehaztuta zegoela ekitaldia egiteko data eta orduan ez zekitela hauteskundeak ekainaren 26an izango zirenik.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago