Datorren larunbatean, hilak 7, Errekaleor Bizirik egitasmoaren lagunek auzoa garatu duten proeiktua gertutik ezagutzeko aukera emango dute. Horretarako, Errekaleor ezagutu eguna antolatu dute.
Egunari hasiera emateko, kalejiran abiatuko dira Andre Mari Zuriaren plazatik Errekaleorrera, 11.30ean. Ostean, jardueraz betetako egitaraua eskainiko dute: umeentzako gunea, dantza ezberdinak, azoka, musika eta kale animazioa, besteak beste. Ekimenaren lortu nahi duten helburua oraindik auzora hurbildu ez den pertsonei heltzea da, auzoaren ateak zabalduz eta auzoak berak ematen dituen baldintzak elkarbanatuz.