Maiatzaren 6tik aurrera, Dantza Plazan ekimena itzuliko da. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak.
“Ez da ikuskizun itxia, herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera bat baizik. Izan ere, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei", azaldu du Kultura zinegotzi Iñaki Prusillak.
Akademiaren lehengo ikasturtean hasi zen programa, 1991ko udaberrian. Egun Plaza Berrian egiten da Dantza Plazan. Hala ere, bada salbuespen bat: ekaineko azken saioa, udaberriko egutegiari amaiera ematen diona, Judimendin egiten da, hango jaiekin bat eginez. Berrikuntza gisa, Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroarekin batera programatu da saio bat aurtengoan, eta irailaren 9an izango da, Ataria erakinaren ondoan. Kalean egiteko jarduera denez gero, udaberri-uda denboraldian programatzen da.
Egitaraua: Dantza Plazan
Hurrengo ikasturterako izen-ematea zabalik
Bestalde, maiatzaren 1etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea. Espezialitate hauetako eskolak ematen dira akademian: Alboka, Txalaparta, Txirula, Txistua, Trikitixa, Gaita, Perkusioa, Panderoa, Musikaren Lengoaia, Dantza eta Kantu Tradizionaleko Taldea (18 urtetik gorakoak).
Izena emateko: Musika Etxean, 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ostiral arratsaldeetan izan ezik), edo webgunean: www.vitoria-gasteiz.org.